14 Lebitarretaric berriz, Semeia Hasuben semea, Hasub baitzen Ezricamen seme, Ezricam Hasebiarena, eta Hasebia Merariren semeetaric;
15 Halaber Bakacar çurguina, Galal eta Mathania Mitharen semea, Mitha Cecriren seme baitzen eta Cecri Asaphena;
16 Obdia Semeiasen semea, Semeias Galalen seme baitzen, eta Galal Idithunena; Baraquia Asaren semea, Asa baitzen Netophatico hiripeetan egotu cen Elcanaren seme;
17 Athalçainac berriz, Selum, Acub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia çuten buruçagui.
18 Ordu arteo Lebiren semeetaric aldizca çain egoten ciren erregueren athean iguzqui-haicerat.
19 Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea.
20 Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean.