1 Salomon Dabiden semea gogortu cen beraz bere erreinuan; harequin cen haren Jainco Jauna eta ospe handitan eçarri çuen.
2 Eta Salomonec manatu cituen Israel gucia, milatariac, ehuntariac, aitzindariac, Israel gucico juieac eta familietaco buruçaguiac;
3 Eta oste guciarequin goan cen Gabaongo leku gorara, non ere baitzen Jaincoaren batasuneco tabernaclea, Moisec Jaincoaren cerbitzariac mortuan eguin içan çuena.
4 Bada, Dabidec Cariathiarimdic ekarri içan çuen Jaincoaren arka aphaindu çaroen toquira eta ceintan landatu baitzuen olha bat, hura baitzen Jerusalemen.
5 Beseleelec, Uriren semeac, Hurren ilobasoac eguin cobrezco aldarea ere han cen Jaunaren tabernaclearen aitzinean. Salomon eta baldarna gucia hartara goan ciren.