2 Paralipomenac 32 BHNT

1 Horien ondoan, eta horrela çucenqui eguin cirenean, ethorri cen Senaquerib Asiriarren erregue; Judan sarthu cen eta hiri hazcartuac sethiatu cituen, hequiec hartu nahiarequin.

2 Ecequiasec ikusi çuenean hori, erran nahi da Senaquerib ethorri cela, eta guerlaco indar gucia Jerusalemen contra bihurcera çohala,

3 Bilçar eguinic aitzindariequin eta guiçonic çuhurrenequin, hea tapatuco cituzten hiriz campoan ciren ithurburuac; eta oro hitz hortaco içanic,

4 Oste handi bat bildu çuen, eta tapatu cituzten ithurri guciac eta aurkinçaren erditic iragaiten cen ur-erreca, ciotelaric: Ethorcen badira Asiriarren erregueac, ur nasaiciaric aurki ez beçate.

5 Alchatu çuen halaber, ancetsuqui hariz, urratua içan cen harrasi gucia; gainean alchatu çarozcan dorreac, eta campotic berce harrasi bat; Dabiden hirian berritu çuen Melo, eta eguin cituen nola-nahico harmac eta erredolac.

6 Armadan guerlariei eman çaroezten aitzindariac; guciac bilaraci cituen hirico atheco plaçara, eta hequien bihotzari minçatu cen, cioelaric:

7 Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.

8 Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua.

9 Horiec eguin ciren ondoan, Senaqueribec Asiriarren erreguec bere cerbitzariac Jerusalemera igorri cituen (ecic berac bere armada guciarequin Laquis sethiatzen çuen), Judaco erregue Ecequiasi eta hirian cen populu guciari, cioelaric:

10 Hau dio Senaqueribec Asiriarren erreguec: Jerusalemen sethiatuac çaretenec noren gainean bermatzen duçue çuen pesquiça?

11 Ecequiasec ez othe çaituzte enganatzen, gosez eta egarriz çuen hilarazteco, jaçarriz çuen Jainco Jaunac Ahriarren erregueren escutic atheratuco çaituztetela?

12 Ez othe da hori Ecequias hura, haren leku gorac eta aldareac urratu dituena; Judari eta Jerusalemeri manu eman daroetena, cioelaric: Aldare bakar baten aitzinean adoratuco duçue eta hartan erreco duçue isensua?

13 Ez othe daquiçue, nic eta ene aitec cer eguin diotegun lurreco populu guciei? jendaietaco jaincoac içatu othe dira beren lekuaren atheratzeco ene escutic?

14 Ene aitec larrutu dituzten jendaqui gucien jaincoetaric cein da bere populua ene escuetaric atheratu ahal içan duena, çuen Jaincoac ere çuec escu huntaric athera ahal içateco?

15 Ecequiasec ez beçaitzate beraz engana; haicezco elhe batzuz ez beçaitzate tutulica, ez sinhets hori. Ecen nihongo jendaqui eta erresumetaco jaincoric ez bada içatu bere populuaren ene escutic eta ene aiten escutaric atheratzeco, holetan çuen Jaincoac ecin atheratuco çaituztete ene escutic.

16 Senaqueriben cerbitzariec berce asco ere erasi çuten Jainco Jaunaren eta haren cerbitzari Ecequiasen contra.

17 Gutunac halaber iscribatu cituen, Israelgo Jainco Jaunaren contra burhoz betheac, eta erran çuen haren gatic: Nola berce jendaien jaincoac ez baitira içatu beren populuaren ene escutic atheratzeco, Ecequiasen Jaincoac ere bere populua ecin atheratuco du escu huntaric.

18 Eta oraino, juduaraz oihu handitan minço citzaioen Jerusalemeco harrasi gainean çagoen populuari, hequien icitzeco eta hiriaren harceco.

19 Jerusalemeco Jaincoaz minçatu cen, hala-nola guiçonen escuzco lanac diren lurreco populuen jaincoez.

20 Beraz Ecequias erregueac eta Isaias profetac, Amosen semeac, othoitz eguin çuten burho horien contra, eta ceruraino heldu çuten beren deihadarra.

21 Eta Jaunac bidali çuen aingueru bat, Asiriarren erregueren armadaco guiçon hazcar, guerlari eta aitzindari guciac jo cituena; eta Senaquerib laidotsuqui bihurtu cen bere lekura. Eta bere jaincoaren temploan sarthu celaric, bere sabeletic ilkiricaco haurrec ezpataz hil çuten.

22 Eta Jaunac Ecequias eta Jerusalemdarrac itzuri cituen Senaquerib Asiriarren erregueren eta berce gucien escutic, eta baquea eman çaroeten inguruan.

23 Ascoc halaber bitimac eta sacrificioac Jerusalemera ekarcen çarozten Jaunari, eta emaitzac Ecequiasi, Judaco erregueri, ceina, horien ondotic, ospetan goratua içan baitzen jendaia gucien beguietan.

24 Egun hequiez, Ecequias eritu cen hilceco heineraino, eta othoitz eguin çaroen Jaunari. Jaunac ençun çuen eta eçagutzari bat eman çaroen.

25 Bainan Ecequiasec içan cituen onguien arabera bihurtu etzuen, ceren hantu baitzen haren bihotza, eta Jaunaren hasarrea biztu cen haren contra, Judaren eta Jerusalemen contra.

26 Guero ordean, nahiz hura, nahiz Jerusalemdarrac, aphaldu ciren, hantu citzaioelacoz bihotza, eta hargatic Jaunaren hasarrea etzen hequien gainera jautsi Ecequiasen egunetan.

27 Bada, Ecequias aberats eta aiphu handitan içan cen; bildu cituen cilhar eta urhequeta handiac, harri baliosac, balsamuac, harma-mota orotaric eta balio handico unciac;

28 Bethe cituen bihiteguiac, arnoteguiac eta olioteguiac; abere guciençat bacituen heiac, eta hespilac arthaldeençat.

29 Beretzat eguin cituen hiriac; ecic nihonereco ardi eta abere arthaldeac bacituen, Jaunac ontasun gaitzac eman çarozcalacoz.

30 Ecequias hura bera da, Jihonen gaineco ithurria tapatu çuena, eta urac lupherat aldaratu cituena Dabiden hirico mendebal-alderat; eta ongui atheratu cen burutan hartu cituen lan gucietan.

31 Bizquitartean igorriac içan citzaizconean Babilonaco lehembicicoetaric bidalquinac, lurraren gainean erthatu cen sendagailaz galdeguitera, Jaincoac utzi çuen, frogatua içan cedin, eta alfer citecençat haren bihotzean ciren guciac.

32 Bada, Ecequiasen gaineraco eguinçac eta haren onguieguinac iscribatuac dira Isaias profeta Amosen semearen ikuspenean, eta Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.

33 Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden semeen hobien gaineco aldean ehorci çuten; eta Juda guciac eta Jerusalemdarrec oroc celebratu cituzten haren hilotsac; eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36