1 Joathamec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Sadoquen alaba, Jerusa deitzen cen.
2 Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen, bere aita Ociasec eguin cituen gucien arara, lekat etzela Jaunaren temploan sarthu, eta populua bekatura limburcen cen oraino
3 Harec alchatu çuen Jaunaren etcheco athe gora, eta lan handiac eguin cituen Ophelgo harrasian.
4 Judaco mendietan eguin cituen hala-ber hiriac, eta oihanetan gazteluac eta dorreac.
5 Gudu eguin çuen Amonen semeen erreguearen contra; garhaitu cituen, eta Amonen semeec orduco egunetan eman çarozten cilharrezco ehun talendu, hamar mila coro ogui eta berce haimberce coro garagar; horiec eman çarozten Amonen semeec bigarren eta hirugarren urthean.
6 Eta Joatham indarretan sarthu cen, bere bideac bere Jainco Jaunaren aitzinean çucen eraman cituelacotz.
7 Joathamen gaineraco eguinçac berriz, haren gudu guciac eta lanac, Israelgo eta Judaco erregueen liburuan dira iscribatuac.
8 Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
9 Joatham lokartu cen bere arbasoequin; Dabiden hirian ehorci çuten, eta Acaz haren semea erreguinatu cen haren orde.