1 Lekuco populuac beraz hartu çuen Joacaz Josiasen semea, eta bere aitaren orde erregue eçarri çuen Jerusalemen.
2 Joacacec hogoi eta hirur urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen.
3 Bainan Eguiptoco erreguec, Jerusalemera ethorri cenean, kendu çaroen koroa, eta ehun talendu cilharrezcoz eta urhezco talendu batez cergatu çuen lekua.
4 Joacacen orde haren anaia Eliaquim eçarri çuen erregue Judaren eta Jerusalemen gainean, eta icena aldatuz Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, berequin hartu çuen eta eraman çuen Eguiptora.
5 Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean.
6 Haren contra igan cen Nabucodonosor Caldearren erregue, eta burdinetan eraman çuen Babilonara.
7 Eta harat eraman cituen Jaunaren unciac eta bere temploan eçarri cituen.
8 Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.
9 Joaquinec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hirur hilabethe eta hamar egunez erreguinatu cen Jerusalemen, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.
10 Urtheac bere ingurua eguin ondoan, Nabucodonosor erregueac igorri cituen soldadoac, ceinec Babilonara erakarri baitzuten, hambatean eramaten cituztelaric Jaunaren etcheco unci baliosenac. Aldiz, Judaren eta Jerusalemen gainean Sedecias Joaquinen osaba eçarri çuen erregue.
11 Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
12 Gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean, eta etzuen ahalcatu Jeremias profetaren beguitharteac, Jaunaren ahotic minço citzaioelaric.
13 Guibelatu cen halaber Nabucodonosor erreguea ganic, ceinac cin eguinaraci baitzaroen Jaincoaz. Bere burua eta bihotza gogortu cituen, Israelgo Jainco Jauna gana ez bihurcea gatic.
14 Eta aphecen buruçagui guciec ere eta populuac leguea tzarqui hautsi çuten, jendaien icigarriqueria guciei jarraiquiz, eta lohitu çuten Jaunac bere buruari Jerusalemen sainduetsi çaroen etchea.
15 Bada, hequien arbasoen Jainco Jaunac meçuac igorcen çaroezten bere profeten arartecoz, gauaz jaiquiz eta egun oroz atzar emanez, populuari eta bere egoitzari barkatzea gatic.
16 Bainan hequiec trufatzen cituzten Jaincoaren mandatariac, erdeinu çuten haren erranez, eta irriz jokatzen cituzten profetac, Jaunaren hasarrea jauts cedin arteo haren populuaren gainera, eta sendagarriric içan etzedin arteo.
17 Ecic hequien gainera erakarri çuen Caldearren erreguea; hequietaco guiçon-gazteac ezpataz hil cituen bere etcheco sainduteguico etchean; etzitzayoten urricaldu ez morroinari, ez nescatchari, ez çaharrari, ez-eta çaharquituari ere, bainan oro Nabucodonosorren escuetara arthiqui cituen.
18 Eta Jaunaren etcheco unci guciac, ttipi eta handi, eta temploco, erregueren eta buruçaguien kutchac, oro Babilonara eraman cituen.
19 Etsaiec erre çuten Jaunaren etchea, urratu Jerusalemeco harrasia, erre dorre guciac, eta xahutu cerbait balio çutenac oro.
20 Norbait balin bacen ezpatari itzuriric, Babilonara eramana cerbitzatu cituen erregue eta haren semeac, Persiarren erreguec manatzeco orduraino,
21 Eta bethe cedin arteo Jaunaren hitza Jeremiasen ahoz errana, eta lurrac celebra ceçan arteo bere larumbata; ecic alfer egotu cen inconiamenduco egun orotan, hirur hogoi eta hamar urtheac bethe arteo.
22 Bainan Ciro Persiarren erregueren lehembicico urthean, bethe cedinçat Jaunaren hitza, Jeremiasen ahoz errana, Jaunac eraiqui çuen Persiarren erregue Ciroren izpiritua. Ciroc bere erre-suma gucian oihu eguinaraci cituen eta iscribuz ere igorri hitz hauquiec:
23 Huna cer dioen Ciroc Persiarren erreguec: Ceruco Jainco Jaunac eman içan darozquit lurreco erresuma guciac, eta berac manatu darot templo bat alcha dioçodan Jerusalemen, ceina Judean baita. Çuetaric nor da haren populuticacoa? hainarequin içan bedi haren Jainco Jauna, eta igan bedi.