1 Acacec hogoi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Etzuen bere aita Dabidec beçala çucen cena eguin Jaunaren aitzinean.
2 Bainan Israelgo erregueen bidetan ibili cen, eta berçalde jainco-moldeac urthu cituen Baalençat.
3 Harec erre çuen isensua Benenomgo haranean, eta bere semeac suaz garbitu cituen, Jaunac Israel ethorcean hil cituen jendaien ohitzaren arabera.
4 Imolatzen çuen halaber eta usain onac erretzen cituen leku goretan, munhoetan eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.
5 Eta bere Jainco Jaunac arthiqui çuen Siriaco erregueren escuetara, ceinac jo baitzuen, eta haren erresumatic harrapaquin handi bat hartu eta Damaserat eraman baitzuen. Israelgo erregueren escura ere arthiquia içan cen eta çauri handiaz joa.
6 Eta Phaceec, Erromeliaren semeac, Judatic hil cituen egun batez sei hogoi mila, oro guiçon guerlariac, bazterrerat utzi çutelacotz beren arbasoen Jainco Jauna.
7 Orduco egun beretan, Cecric, Efraimgo guiçon ahal handitaco batec, hil cituen Maasias erregueren semea, Ezricam haren etcheco buruçaguia, eta Elcana ere erregueren ondotic bigarren cena.
8 Eta Israelgo semeec beren anaietaric hartu cituzten berrehun mila emaztequi, haur eta nescatcha, eta nihonereco harrapaquina, eta hura Samariara eraman çuten.
9 Egun hequiez han bacen Jaunaren profeta bat Oded deitzen cena, ceina ilki baitzen Samariara heldu cen armadaren bidera, eta erran çaroeten: Huna non çuen arbasoen Jainco Jaunac, Judaren contra hasarrez, arthiqui dituen çuen escuetara, eta latzqui hil ditutzue halaz non ceruetara jo baitu çuen gogorqueriac.
10 Berçalde Judaco eta Jerusalemeco umeac çuen muthil eta nescatotzat nahi ditutzue azpiratu, ez baita hori eguiteco lana; ecic hortan bekatu eguin duçue çuen Jainco Jaunaren alderat.
11 Bainan adi çaçue ene errana eta bihur çatzue çuen anaietaric erakarri ditutzuen gathibuac, ceren Jaunaren hasarre gaitza çuen gainera jaustera baitihoa.
12 Hargatic Efraimgo semeetaric lehembicicoac, Açarias Johananen semea, Baraquias Mosolamothen semea, Ecequias Selumen semea eta Amasa Adaliren semea, jarri ciren gudutic heldu cirenen aitzinean,
13 Eta erran çaroeten: Ez ditutzue hemen sarraracico gathibuac, beldurreceta bekatu eguin deçagun Jaunaren alderat. Certaco nahi ditutzue gure bekatuac berhatu eta gure hoben çaharrac mukurrutu? ecic handia da bekatua, eta Jaunaren hasarreco kea sugarcera dihoa Israelen gainera.
14 Eta guerlaco guiçonec, aitzindarien eta oste guciaren aitzinean, guibelerat igorri cituzten harrapaquina eta hartu cituztenac oro.
15 Eta aixtian aiphatu ditugun guiçonac ethorri ciren, eta gathibuac harturic eta has ciren guciac, buluzquinetaric jaunci cituzten; eta soinecoz eta oinetacoz jaunci, janaz eta edanaz berotu, eta nekearen gatic gançutu eta arthatu cituzten ondoan, ecin ibil citazqueenac eta hebainduac ciren guciac, çamari gainetan eçarri cituzten, eraman cituzten beren anaietara, Jericora, Palmetaco hirira, eta berac Samariara itzuli ciren.
16 Orduco egunetan, erregue Acacec Asiriarren erreguen bidali çaroen lagunça galdez.
17 Eta Idumearrac ethorri ciren, Judatic hainitzac hil cituzten, eta harrapaquin handia hartu çuten.
18 Filistindarrac ere celhaietaco hirietan eta Judaco hegoaldean barraiatu ciren, eta hartu cituzten Bethsames, Ayalon eta Gaderoth, Soco ere, Thamnam eta Gamço beren herriequin, eta hequietan egotu ciren.
19 Ecic Jaunac beheititu çuen Juda, Acacen, Judaco erregueren ariaz, bere lagunçaz gabetu baitzuen erdeinatu çuelacoz Jauna.
20 Eta Jaunac haren contra erakarri çuen Thelgathphalnasar Asiriarren erregue, ceinac eman baitzaroen atsecabe, eta nihoren enferraric gabe larrutu baitzuen lekua.
21 Beraz Acacec biluci cituen Jaunaren etchea, erregueen eta aitzindarien etcheac, eta emaitzac eguin çarozcan Asiriarren erregueri, eta halere etzitzaioen batere baliatu.
22 Eta ororen gainera, bere hesturaco orduan, erregue Acacec berac bere escuz berhatu çuen Jaunaren alderaco erdeinua.
23 Damaseco jaincoei, bere joileei, imolatu çaroezten bitimac eta erran çuen: Asiriarren erregueen jaincoec laguncen dituzte hequiec; nic bitimez jabalduco ditut, eta alde içanen ditut: noiz-ere aitzitic hequiec baitziren haren eta Israel guciaren galgarri.
24 Hargatic Acacec Jaincoaren etcheco unci guciac harturic eta xehacaturic, hersi cituen Jaincoaren temploco atheac, eta aldareac eguin cituen Jerusalemeco izquina gucietan.
25 Judaco hiri gucietan ere aldareac eguin cituen isensuaren erretzeco, eta hasarretzera ekarri çuen bere arbasoen Jainco Jauna.
26 Haren gaineraco eguinçac berriz, haren lehembicico lanac eta azquenac, oro iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.
27 Eta Acaz bere arbasoequin lokartu cen, eta Jerusalemeco hirian ehorci çuten, ecic etzuten Israelgo erregueen hobietan onhetsi. Eta Ecequias haren semea erreguinatu cen haren orde.