1 Bada, Juda guciac hartu çuen Ocias, hamasei urthe cituena, eta bere aita Amasiasen orde erregue eçarri çuen.
2 Harec berritu çuen Ailath eta bihurtu çuen Judaren azpira, erregue lokartu cen ondoan bere arbasoequin.
3 Ociasec hamasei urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta berrogoi eta hamabi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Jequelia Jerusalemecoa.
4 Jaunaren beguietan çucen cena eguin çuen, haren aita Amasiasec eguin cituen gucien arara.
5 Eta Jauna bilhatu çuen bici içan ceno Çacarias, arguiduna eta Jaincoaren ikuslea; eta nola Jauna bilhatzen baitzuen, Jaunac orotan bidatu çuen haren urhatsa.
6 Ilki cen beraz eta guducatu cituen Filistindarrac; Jetheco, Jabniaco eta Açoteco harrasiac urratu cituen; eta hiri hazcarrac ere eguin cituen Açoteco eta Filistindarren lurretan
7 Eta Jaincoac lagundu çuen Filistindarren contra, Gurbaalen egoten ciren Arabiarren contra eta Amontarren contra.
8 Eta Amontarrec Ociasi emaitzac ekarcen ciozcaten; eta Eguiptoco bazterreraino hedatu cen haren icena, haren garhaicia usuen ariaz.
9 Ociasec dorreac Jerusalemen alchatu cituen Izquinaco athearen gainean, Haraneco athearen gainean, eta gaineracoac harrasiaren alderdi berean, eta hazcartu cituen dorre hequiec.
10 Dorreac alchatu cituen halaber mortuan, eta urtegui asco eguin cituen, arthalde hainitz çuelacotz, hala bazterraldetan, nola mortuaren hedaduran; mahastiac ere eta mahastiçainac bacituen mendietan eta Carmelen; ecic lurreco lanei emanicaco guiçona cen.
11 Aldiz, haren guerlarien armada, guduetara atheratzen cirenena, Jehiel iscribauaren, Maasias irakaslearen, eta Hananias erregueren azpico buruçaguietaric cenaren manamenduan cen.
12 Eta aitzindari guciac, guiçon hazcarren familiaca, bi mila eta sei ehunetara helcen ciren.
13 Eta hequien azpico armada gucia helcen cen hirur ehun eta çazpi mila eta borz ehun guiçonetara, ceinac guerletaco onac baitziren, eta erreguerençat guducatzen baitziren etsaien contra.
14 Ociasec halaber hequiençat, erran nahi armada guciarençat eguinaraci cituen erredolac, lançac, cascac, bulhar-aitzinecoac, arrambelac eta harri arthiquitzeco habalac.
15 Eta Jerusalemen eguin cituen asco tresna-mota, dorreetan eta harrasi-izquinetan eçarri cituenac, gueci eta harri handi arthiquitzeco; eta haren icena urrunera ilki cen, ceren Jaunac laguncen baitzuen eta eman baitzaroen indar.
16 Bainan indarretan sarthu cenean, bihotza hantu citzaioen bere galgarri, eta utzi çuen bere Jainco Jauna ganaco artha, eta Jaunaren temploan sarthuric, isensua erre nahi içan çuen balsamuetaco aldarearen gainean.
17 Haren ondotic berehala sarthu cen Açarias aphez-handia eta harequin laur hogoi aphez guiçon larderia handienecoac.
18 Erregueri buru eguin eta erran çaroeten: Jaunaren aitzinean isensua erretzea, eguimbide hori etzaitzu emana, Ocias; bainan hori aphecena da, erran nahi da Aaronen seme hortaraco consecratuac içan direnena; ilki çaite sainduteguitic; ez arbuia, ceren Jainco Jaunac ez baitarotzu ospetan erakutsico.
19 Eta Ociasec hasarreturic, escu batez çaducala isensuncia isensuaren erretzeco, apheçac dixidatzen cituen. Eta ordu berean leguena haren belharrean atheratu cen, aphecen aitzinean, Jaunaren temploan, balsamuetaco aldarearen gainean.
20 Eta Açarias aphez-handiac eta gaineraco berce aphez guciec beguiratu çaroetenean, leguena ikusi çuten haren belharrean, eta berehala iraici çuten; bainan berac ere ilkitzera laster eguin çuen, ceren han berean Jaunaren çauriari ohartu baitzen.
21 Erregue Ocias leguensu içatu cen beraz bere heriotzeco eguneraino, eta etche bereci batean egotu cen, Jaunaren etchetic iraiçaraci çuen leguenaz maldatua. Bada, Joatham haren semeac hotseman çaroen erregueren etcheari eta juiatzen çuen lekuco populua.
22 Berriz, Isaias profetac, Amosen semeac iscribatu cituen Ociasen gaineraco eguinçac, nahiz lehenac, nahiz azquenac.
23 Eta Ocias bere arbasoequin lokartu cen, eta erregueen hobietaco landan ehorci çuten, ceren cen leguensua; eta Joatham haren semea erreguinatu cen haren orde.