1 Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac aguindu çuen hedoian eguinen çuela bere egoitza.
2 Nic berriz, etche bat eguin diot haren icenari, hartan egon dadiençat bethi gucian.
3 Eta erreguec itzuli çuen beguithartea eta benedicatu çuen Israelgo oste gucia (ecic ostea xutic çagoen beguira); eta erran çuen:
4 Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, ceinac eguincetan eçarri baitu ene aita Dabidi eman cioen hitza erranez:
5 Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco;
6 Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco.
7 Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa,
8 Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;
9 Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.
10 Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.
11 Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.
12 Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac.
13 Ecic Salomonec cobrezco egonleku bat eguin çuen borz beso luçara, borz beso çabalera eta hirur beso gorara cituena, eta basilicaren erdian eçarri çuen. Haren gainean xutic egon cen; eta guero belhaunicaturic, eta escuac cerura alchatuz,
14 Erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da çure idurico Jaincoric ez ceruan ez-etare lurrean; çu çare batasun eta urricalpen iduquitzen diotzoçutena çure cerbitzari çure aitzinean beren bihotz oroz ibilcen direnei;
15 Çu, ene aita Dabidi çure cerbitzariari beguiratu diotzotzuna aguindu cinarozquien guciac, eta bethe ditutzuna çure ahoco hitzac, oraico orduac erakusten duen beçala.
16 Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc diotzotzu çure cerbitzari ene aita Dabidi aguindu diotzotzunac erranez: Ez da ene aitzinean escastuco çure odoleco guiçona, Israelgo tronuaren gainean, jarrico dena; baldinetaria bizquitartean çure semeac egoten badira beren bideetan eta ene leguean ibilcen badira, çu ene aitzinean ibili çaren beçala.
17 Eta orai, Israelgo Jainco Jauna, gogor bedi çure cerbitzari Dabidi eman dioçun hitza.
18 Sinhesgarri othe da bada Jaincoa guiçonequin lurraren gainean egoten dela? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruec ez baçaituztete iduquitzen, cembatenaz gutiago nic eguin dudan etche hunec!
19 Bainan huntaco bakarric eguina da, beguira dioçoçutençat çure cerbitzariaren othoitzari eta haren errequeiari, ene Jainco Jauna; eta ençun detzatzunçat çure cerbitzariac çure aitzinean ixurcen dituen othoitzac;
20 Gau eta egun beguiac idec detzatzun etche hunen gainera, çure icena deithua içanen dela aguindu duçun lekuaren gainera;
21 Ençun deçaçun çure cerbitzariac huntan eguiten darotzun othoitza; eta ençun detzatzun çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzac. Edoceinec othoitz eguin deçaçun leku huntan, ençun çaçu çure egon-lekutic, erran nahi da ceruetaric, eta beguithartez jar beçaizquio.
22 Baldin norbaitec bere lagunaren alderat eguin baleça bekatu, eta haren contra cin eguitera jarria heldu balitz, eta bere burua etche huntan burhoz hers baleça aldarearen aitzinean;
23 Çuc ençunen duçu cerutic, eta çucena erabaquico daroeçu çure cerbitzariei; gaixtaguinari bihurtuco dioçu bere bidea bere buruaren gainera, eta aspertuco duçu çucena, hari bere çucentasunaren arabera emanez.
24 Baldin Israelgo çure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ecic çure alderat bekatu eguinen dute) eta itzuliric penitencia eguiten badute, errequeitzen badute çure icena eta leku huntan othoitz eguiten badute,
25 Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera.
26 Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan,
27 Ençun çatzu, Jauna, cerutic; çure cerbitzariei eta Israelgo çure populuari barka diotzotzuete beren bekatuac; irakats dioçoçuete bide ona ceintan sarthu behar baitira, eta çure populuari goçatzera eman dioçun lurrari uria emoçu.
28 Lurraren gainera atheratu badira gosetea, içurritea, herdoa, lanhadura, xartalac eta harrac; etsaiec, bazterrac larruturic, sethiatzen badituzte hirico atheac, eta gaitz eta eritasun guciec hersatzen badute populua;
29 Baldin Israelgo çure populutic norbaitec, eçagutuz bere çauria eta eritasuna, othoitz eguiten badu eta escuac etche huntan hedatzen baditu,
30 Çuc ençunen duçu cerutic, erran nahi da çure egoitza goratic; beguithartez jar çaquizquio, eta bakotchari bihur dioçoçu hainaren bihotzean eçagutzen ditutzun bideen arabera, çuc ecen bakarric eçagutzen ditutzu guiçasemeen bihotzac,
31 Çure beldur içan ditecen eta çure bideetan ibil ditecen, gure aitei eman dioçuten lurraren gainean bici diren egun guciz.
32 Israelgo çure populuticacoa ez den arrotz bat urrungo lurretic heldu balin bada, çure icenaren handiaren ariaz, çure escu hazcarraren eta beso hedatuaren ariaz, eta leku huntan adoratzen baçaitu;
33 Çuc ençunen duçu cerutic, çure egoitza guciz sendotic, eta eguinen ditutzu arrotz harec galdatu darozquiquetzun guciac, lurreco populu guciec jaquin deçaten çure icena, çure beldur içan ditecen hala-nola Israelgo çure populua, eta eçagut deçaten çure icena deithua içan dela nic alchatu dudan etche hunen gainera.
34 Baldin çure populua guerlara ilkitzen bada bere etsaien contra çuc bidali duqueçun bideaz, adoratuco çaitu, hautatu duçun hiri hau den alderdirat itzuliz eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat,
35 Çuc ençunen ditutzu cerutic hequien othoitzac eta errequeiac, eta asperturen ditutzu.
36 Bainan baldin çure alderat bekatu eguin badute (ecic ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurtua baçare hequien contra, eta etsaien escuetara arthiquitzen baditutzu, eta gathibu eramanac badira urrungo edo hurbileco lurrera,
37 Eta gathibu eramanac içan diren lurrean, beren baithan sarthuric, penitencia eguiten badute, beren gathibutasuneco lurrean, erraten dutelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, çucen-contran ibili gare;
38 Eta çuc bidali ditutzun beren gathibutasuneco lurrean, çure gana beren bihotz oroz eta arima guciz bihurturic, adoratzen baçaituzte itzuliz hequien arbasoei eman dioçuten lurreco alderat, hautatu duçun hirico eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat;
39 Çuc hequien othoitzac ençunen ditutzu cerutic, erran nahi da çure egonleku sendotic, eta emanen dioçu çucenari bide, eta barkaturen dioçu çure populuari, cembat-nahi den bekatore;
40 Ecic çu çare ene Jaincoa; çabal beitez, othoi, çure beguiac, eta çure beharriac atzarriac egon beitez leku huntan eguiten den othoitzari.
41 Orai beraz, Jainco Jauna, jaiqui çaite çure phausuco lekuan, çu eta çurequin çure indarreco arka; çure apheçac, Jainco Jauna, inguratuac içan beitez çure lagunça beguiragarriaz, eta çure sainduac boz beitez çure onguietan.
42 Jainco Jauna, ez bioçoçu ahalquea eman çure cristoren beguitharteari, orhoit çaiteci çure cerbitzari Dabidi eguin diozcatzun onguiez.