1 Horiez gueroz, Moaben semeac, Amonen semeac eta hequiequin Amontarretaric bildu ciren Josafaten contra, hari gudu emateco.
2 Berri-ekarleac ethorri ciren eta Josafat jaquinsun eguin çuten, ciotelaric: Oste handi bat çure contra heldu da itsasoz haindico leihorretaric eta Siriatic, eta hara non jarriac dauden Asasonthamarren, ceina Engadicoa baita.
3 Bada, Josafat, beldurrac harritua, eman cen gucia Jaunaren othoiztera, eta Juda guciari barur bat manatu çaroen.
4 Eta Juda gucia bildu cen Jaunaren othoiztera, eta oro beren hirietaric ethorri ciren halaber haren errequeitzera.
5 Eta Josafat xutic jarriric Judaco eta Jerusalemeco baldarnaren erdian, Jaunaren etchean, lorio berriaren aitzinean,
6 Erran çuen: Gure arbasoen Jainco Jauna, çu çare ceruco Jaincoa eta jendaqui gucien erresumetaco nausia; çure escuan dira indarra eta ahala, eta nihorc çuri buru eguin ez deçaque.
7 Gure Jaincoa, ez othe ditutzu çuc Israelgo çure populuaren aitzinean hil lur huntaco egoiliarrac, eta hau bethicotzat eman çure adisquide Abrahamen ondoregoari?
8 Eta huntan egoitza eguin dute, eta hemen çure icenari saindutegui bat alchatu dute, ciotelaric:
9 Baldin gure gainera erorcen badira gaitzac, juiamenduco ezpata, içurritea eta gosetea, çure aitzinean jarrico gare etche huntan, ceinetan çure icena deithua baita; eta gure atsecabeetan çuri eguinen darotzugu deihadar, eta ençunen eta itzurraraciren gaituçu.
10 Huna beraz orai Moaben eta Amonen semeac eta Seirgo menditarrac, ceinetaric ez baitzinduen onhetsi iragan çadien Israel, Eguiptotic ilkitzen cenean, bainan horietaric baztertu cen eta etzituen hil:
11 Horiec bercela hari dira, eta eguin-ahalac daramatzate gure kenceco çuc eman içan darocuçun goçamenetic.
12 Gure Jaincoa, ez othe ditutzu bada juiatuco? Ecic ez da gure baithan indar asqui, oste horri buru eguin ahal içateco. Bainan nola ez baitaquigu cer eguin behar dugun, hau bakarric çaicu guelditzen, gure beguiac çure alderat itzulcea.
13 Bada, Juda gucia Jaunaren aitzinean çaroen beren haur, emazte eta bulharreco umeequin.
14 Han cen, berriz, Jahaciel Çacariasen semea, Asaphen semeetaricaco lebitarra, Çacarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi cen Jahacielen gainera;
15 Eta erran çuen: Juda, eta Jerusalemen çaudeztenac, eta çuc, erregue Josafat, oroc adi çaçue: Hau darotzuete Jaunac erraten: Ez içan beldurric, oste hortaz ez beçaiztete ikara, gudu hau ecen ez da çuena, bainan-bai Jaincoarena.
16 Bihar jautsico çarete horien contra, ecic iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkituco ditutzue Jeruelgo mortuco parrean den erreca buruan.
17 Etzarete çuec içanen guducatuco çaretenac; bainan bakarric çaudezte gogor, eta Jaunaren lagunça çuen gainean ikusico duçue, oi Juda eta Jerusalem. Ez içan beldur, ez ikara; bihar ilkico çarete horien contra, eta Jauna çuequin içanen da.
18 Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten.
19 Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna.
20 Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira.
21 Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena.
22 Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren.
23 Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen.
24 Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic.
25 Josafat ethorri cen beraz eta populu gucia harequin hilen buluzquinen alchatzera. Asco pusca atzeman çuten hilen artean, soinecoac ere eta unci baliosenac, eta hartu cituzten, halaz non oro ez baitzeçazqueten ekar, ez-etare, harrapaquinaren handiaren handiz, buluzquinac hirur egunez eraman.
26 Laugarren egunean berriz, Benedicioneco haranera bildu içan ciren; ecic, ceren han benedicatu cituen Jaunac, leku hura deithu çuten Benedicioneco harana orai arteo beçala.
27 Eta Jerusalemera bihurtu ciren Judaco guiçon guciac, Jerusalemdarrac eta Josafat hequien buruan, bozcario handitan, Jaunac beren etsaietaric bozcalencia eman çaroetelacotz.
28 Jerusalemera eta Jaunaren etchera sarthu ciren, guitarrequin, maniurrequin eta turutequin.
29 Bada, Jaunaren beldurra erori cen inguruetaco erresuma gucien gainera, aditu çutenean Israelen etsaien contra guducatu cela Jauna.
30 Eta Josafaten erresuma phausuan egotu cen, eta Jaincoac baquea eman çaroen inguruan.
31 Josafat erreguinatu cen beraz Judaren gainean, eta hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; aldiz, hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Selahiren alaba, Açuba deitzen cen.
32 Eta bere aita Asaren bideaz ibili cen, eta etzen hartaric makurtu, Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguiten çuelaric.
33 Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, eta populuac etzuen oraino bere bihotza bere arbasoen Jainco Jauna ganat itzuli.
34 Josafaten gaineraco eguinçac berriz, lehenac nola azquenac, iscribatuac dira Jehu Hananiren semearen solasetan, Israelgo erregueen liburuetan sarthu cituenetan.
35 Hequiez gueroz Josafatec Judaco erreguec adisquidançac eguin cituen Israelgo erregue Ocociasequin, ceinaren eguincariac baitziren guciz tzarrac.
36 Eta balsaco içatu cen eguitecotzat unciac Tharsisera, goanen cirenac, eta unciqueta bat eguin çuten Asiongaberren.
37 Bainan Eliecer, Maresaco Dodauren semeac profetisatu çaroen Josafati, cioelaric: Ceren batasun içan duçun Ocociasequin, Jaunac urratu ditu çure lanac; unciac phorroscatuac dira, eta ecin goan dira Tharsisera.