2 Paralipomenac 13 BHNT

1 Jeroboam erreguearen hemeçorcigarren urthean, Abia erreguinatu cen Judaren gainean.

2 Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Uriel Gabaacoaren alaba, Micaia deitzen cen. Eta guerla cen Abiaren eta Jeroboamen artean.

3 Abiac gudura eguin çuenean, guiçon guerlarienetaric eta hautetaric laur ehun mila cituelaric; Jeroboamec lerrotan eçarri cituen çorci ehun mila guiçon, hequiec ere hautac eta guerletaraco hazcarrenetaric.

4 Abia guelditu cen beraz Semerongo mendian eta erran çuen: Adi çaçue, Jeroboam eta Israel gucia.

5 Ez othe daquiçue Israelgo Jainco Jaunac gatzeco patuz bethicotzat Israelgo erreinua eman duela Dabidi, berari eta bere semeei?

6 Eta Jeroboam Nabathen semea, Salomon Dabiden semearen cerbitzaria, jaiqui eta bihurtu da bere nausiaren contra.

7 Eta haren gana bildu dira nihongo guiçon ezdeusac eta Belialen semeac, eta garhaitiar atheratu dira Salomonen seme Erroboamen contra. Bainan Erroboam guiçon ancegabe eta bihotz beldurticoa cen, eta ecin eguin çaroeten buru.

8 Eta çuec dioçue orai ihardetsico ahal duçuela Jaunaren erresumari, Dabiden semeen bidez goçatzen duenari, ditutzuelacoan populu oste handi bat eta Jeroboamec jaincotzat eguin darozquitzuelacoz urhezco aratcheac.

9 Iraici ditutzue Jaunaren apheçac Aaronen semeac, eta lebitarrac, eta çuençat apheçac eguin ditutzue lurreco jendaia gucien arara. Edocein ethor dadien eta bere escua consecra deçan cecen gazte baten eta çazpi ahariren sacrificioan, jainco ez diren batzuen aphez eguiten da.

10 Bainan gure Jauna, bazterrerat uzten ez duguna, Jaincoa da; Aaronen semeetaricaco aphecec cerbitzatzen dute Jauna, eta lebitarrec beren lerroa daducate.

11 Holocaustac ere goiz-arratz egun oroz escaincen diozcagu; balsamua legueco manamenduen arabera da eguina; oguiac mahain guciz xahu baten gainean dira escainiac; gure baithan dira urhezco ganderailua eta bere criseluac, ilhuncean bizteco bethi; ecen guc gure Jainco Jaun, çuec bazterrerat uzten duçuenaren manamenduac beguiratzen ditugu.

12 Beraz gure armadaco buruçaguia Jaincoa da, eta haren aphez, turutac jotzen dituztenec çuen contra durrundaratzen dituzte. Israelgo semeac, berautzue çuen arbasoen Jainco Jaunaren contra guduca, ceren ez baitzaitzue onsa helduco.

13 Horiec erraten cituelaric Jeroboamec guibelean hedatzen çarozquien celatac. Bera etsaien parrean çagoelaric, Juda bere armadaz oharcabean inguratzen çuen.

14 Eta Judac beguiraturic, ikusi çuen guerla aitzinetic eta guibeletic heldu citzaioela, eta Jaunari oihu eguin çuen; eta apheçac hasi ciren turutez durrundaca.

15 Judaco guiçon guciac abiatu ciren orroaca; eta hara non hequiec oihu eguiten çutelaric, Jaincoac harritu cituen Jeroboam eta Israel gucia, Abiari eta Judari buruz jarriac cirenac.

16 Israelgo semeac Judaren ihes eman ciren, eta Jaunac arthiqui cituen haren escura.

17 Abiac eta haren populuac eguin çuten beraz sarrasqui gaitza, eta Israeldic borz ehun mila guiçon hazcarrec lurra jo çuten fakituric.

18 Israelgo semeac egun hartan aphalduac içan ciren, eta Judaco semeac handizqui hazcartuac, beren arbasoen Jainco Jauna baithan iduqui çutelacotz beren phesquiça.

19 Jeroboam ihes çohalaric, Abia ondotic jarraiqui citzaioen, eta haren hirietaric hartu cituen Bethel bere lekuequin, Jesana bere lekuequin eta Efron ere bere lekuequin.

20 Eta gueroztic Jeroboamec ecin buru eguin çuen Abia bici ceno; Jaunac jo çuen eta hil içan cen.

21 Beraz Abiac, bere erreinua hazcarturic, hartu cituen hamalaur emazte, eta içan cituen hogoi eta bi seme eta hamasei alaba.

22 Berriz, Abiaren urhatsen eta eguincen gaineraco solasac, artha handirequin Ado profetaren liburuan iscribatuac dira.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36