2 Paralipomenac 11 BHNT

1 Bada, Erroboam ethorri cen Jerusalemera, eta bildu çuen Judaco eta Benjamingo etche gucia, ehun eta laur hogoi mila guiçon guerlari hautac, Israelen guducatzeco, eta bere erreinua bere escuetaratzeco.

2 Bainan Jauna minçatu cen Semeiasi Jaincoaren guiçonari, cioelaric:

3 Erroçute Erroboami, Salomonen seme Judaco erregueri, eta Judan eta Benjaminen den Israel guciari:

4 Hau dio Jaunac: Ez igan eta ez guduca çuen anaien contra; bakotcha bere etchera bihur bedi, ceren hau ene nahitic eguin baita. Aditu çutenean Jaunaren hitza, itzuli ciren eta etziren goan Jeroboamen contra.

5 Erroboamec berriz, Jerusalemen eguin çuen bere egoitza, eta hiri harrasidunac alchatu cituen Judan.

6 Berritu cituen Bethlehem, Etam eta Thecue;

7 Bethsur ere, Soco eta Odolam,

8 Halaber Jeth, Maresa eta Ciph,

9 Aduram ere, Laquis eta Aceca,

10 Orobat Saraa, Ayalon eta Hebron, Judan eta Benjaminen ciren hiri guciz hazcarrac.

11 Eta harrasiz hersi cituenean, aitzindariac eman cituen hequietan eta jatecoteguiac, erran nahi da olioarençat eta arnoarençat.

12 Berçalde hiri bakotchean eguin çuen erredolençat eta lancençat harmategui bat, eta artha handiz hazcartu cituen, eta Judaren eta Benjaminen gainean manatu çuen.

13 Apheçac berriz, eta lebitarrac, Israel gucian cirenac, haren gana ethorri ciren beren egon-leku gucietaric,

14 Beren hiripeac eta goçamenac utziz, eta Judara eta Jerusalemera iragan ciren, Jeroboamec eta haren haurrec iraici cituztelacotz Jaunaren apheztasuneco eguimbideac etzeztzaten bethe.

15 Jeroboamec bere leku goretaco, debruençat eta berac eguin aratcheençat eçarri cituen apheçac.

16 Bainan Israelgo leinu gucietaric ere beren bihotza eman çutenac Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzen, Jerusalemera ethorri ciren beren bitimen imolatzera beren arbasoen Jainco Jaunaren aitzinean.

17 Hazcartu çuten Judaco erresuma, eta lagundu çuten Erroboam Salomonen semea hirur urthez, ecic hirur urthez baicen etziren ibili Dabiden eta Salomonen bideetan.

18 Erroboamec berriz, emaztetzat hartu çuen Mahalath Dabiden seme Jerimothen alaba; hartu çuen Abihail ere Eliaben alaba, Eliab Isairen seme baitzen;

19 Abihailen ganic içan cituen hirur seme, Jehus, Somoria eta Çoom.

20 Hunen ondotic hartu çuen Maaca Absalomen alaba, ceina ganic içan baitzituen Abia, Ethai, Ciça eta Salomith.

21 Bada, Erroboamec Maaca, Absalomen alaba, maithatu çuen bere berce emazte eta ohaideen gainetic; ecic hartu cituen hemeçorci emazte, eta ohaideac berriz, hirur hogoi; eta içatu cituen hogoi eta çorci seme eta hirur hogoi alaba.

22 Aldiz aitzineco eçarri çuen Abia Maacaren semea bere anaia gucien buruçagui; ecic hura erregue eguiteco asmua cerabilcan,

23 Ceren çuhurrago eta gaiago baitien bere anaia guciac baino, ceinac barraiatuac baitziren Judaco eta Benjamingo eremu gucietan eta hiri hazcar orotan; eta erreguec eman çaroeten jatecoa nasai eta harraraci çaroezten emazte asco.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36