2 Paralipomenac 19 BHNT

1 Josafat berriz, Judaco erregue, bere etchera baquean itzuli cen Jerusalemera.

2 Bidera ilki citzaioen Jehu Hananiren semea eta erran çaroen: Gaixtaguinari ematen dioçu lagunça eta adisquidançaz batzen çare Jauna higüin dutenequin; horren gatic mereci cinduen Jaunaren sumindura;

3 Bainan eguinça onac aurkitu dira çu baithan, lucuac kendu ditutzulacotz Judaco lurretic, eta çure bihotza aphaindu duçulacotz çure arbasoen Jainco Jaunaren bilhatzeco.

4 Josafat egotu cen beraz Jerusalemen, eta berriz atheratu cen populura Bersabeetic Efraimgo mendiraino eta berriz deithu cituen beren arbasoen Jainco Jauna ganat.

5 Judaco hiri hazcar gucietan, toquico juieac leku bakotchean eçarri cituen.

6 Eta manu ematean juieei, erran çaroeten: Ikusaçue cer hari çareten, ez duçue ecic guiçon erabaquia eguiten, bainan Jaunarena; eta çuec juiatu gucia çuen gain içanen da.

7 Jaunaren beldurra çuequin içan bedi, eta arthatsuqui eguizquitzue oro; ez da ecen gure Jainco Jauna baithan ez cimarkuric, ez nor-nor-den berezgoric, ez emaitza goseric.

8 Jerusalemen ere Josafatec eçarri cituen lebitarrac, apheçac eta familia-buruçaguiac Israeldic, Jaunaren juiamendua eta çucembidea emateco hango egoiliarrei.

9 Eta manatu çaroeten erranez: Horrela eguiçue Jaunaren beldurrean fidelqui eta bihotz osoqui xahuarequin.

10 Çuen anaia beren hirietan daudecenen cerbait gora-behera ahaidegoaren eta ahaidegoaren artean çuetara ethorrico denean, non-nahi iharduquipen cerbait balin bada legueaz, manamendu batez, ceremoniez, garbitzapenez, argui çatzue çuen anaiac, ez deçaten Jaunaren alderat bekatu eguin, eta haren hasarrea ez dedien jauts çuen gainera eta çuen anaien gainera: horrela eguinez beraz ez duçue bekatu eguinen.

11 Bada, Amarias apheça, çuen aphez-nausia, jarrico da Jaincoari dagozquioten gaucetan erabaquitzeco; Çabadias berriz, Ismahelen semea, Judaren etchean buruçagui dena, erregueren alderaco eguimbideari dagozquioten eguitecoen gainean erabaquitzeco içanen da; eta çuen aitzinean içanen ditutzue lebitar irakasleac. Eguiçue bihotzez, ardurarequin hari çaitezte çuen eguimbideetan, eta Jauna çuequin içanen da onguitan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36