1 Salomon hasi cen Jaunaren etchearen eguiten Jerusalemen Moriaco mendian, ceina haren aita Dabidi erakutsia içan baitzitzaioen, Dabidec Ornan Jebusearraren larrainean xuxendu çuen toquian.
2 Bada, eguiten hasi cen bere erreguetasuneco laugarren urthean, bigarren hilabethean.
3 Eta hauquiec dira Salomonec arthiqui cituen asentuac Jaunaren etchearen eguiteco, luçara hirur hogoi beso, lehengo neurriaren arabera, eta çabalera hogoi beso.
4 Berriz, aitzinaldean lorioa, luçara hedatzen cena temploaren çabaltasunaren neurrian, hogoi besotacoa cen; aldiz haren goratasuna sei hogoi besotacoa cen; eta Salomonec barnetic urhe garbienez urheztatu çuen.
5 Etche nausia ere estali çuen içai-oholez, eta orotan iratchiqui cituen urhe garbienezco xaflac; eta hequietan bernuçatu cituen hostadurac eta gathetto batzu beçala bata bercearen barnean sarcen cirenac.
6 Temploaren çola guciz ederqui galçadatu çuen marmola baliosenetic.
7 Bada urhea, ceintaricaco xaflez estali baitzituen etche, laz, habe, harrasi eta atheac, nihon cen garbiena cen; eta harrasietan querubinac bernuçatu cituen.
8 Sainduren sainduco etchea ere eguin çuen; luçara harcen çuen temploaren çabaltasuna, hogoi beso; çabaltasuna orobat hogoi besocoa çuen; eta estali çuen urhe-xaflaz, sei ehun talenduz beçala.
9 Itzeac ere eguin cituen urhez, halaz non itze bakotchac berrogoi eta hamar siclo phisu baitzituen; guelac ere urhez estali cituen.
10 Eguin cituen halaber sainduren sainduco etchean bi querubinen moldeac eta urhez estali cituen.
11 Querubinen hegalac hogoi besotan hedatzen ciren, halaz non hegal batec borz beso baitzituen eta jotzen baitzuen etcheco harrasia; eta berce hegalac baitzituen borz beso eta uquitzen baitzuen bigarren querubinaren hegala.
12 Bigarren querubinaren hegalac orobat borz beso cituen eta jotzen çuen harrasia, haren berce hegalac borz beso cituen eta berce querubinaren hegala uquitzen çuen.
13 Beraz bi querubinen hegalac çabalduac çauden eta hogoi besotan hedatzen ciren; berac aldiz, xutic çauden çangoen gainean eta hequien beguitharteac campoco etcherat itzuliac ciren.
14 Eguin ere çuen moredin, purpura, escarlata eta liho hautazco bela bat, eta querubinac ehoaraci cituen hartan.
15 Temploco athearen aitzinean eguin cituen halaber bi habe hogoi eta hamaborz beso gora cirenac, eta hequien buruec borz beso cituzten.
16 Gathettoac, sainduteguicoac beçala eguin cituen; habeen buruen gainetic eçarri cituen; eta ehun mingrana eguinic, gathettoen arteetan eçarri cituen.
17 Habe hequiec templo-lasean jarri cituen, bat escuinetaric eta bercea ezquerretaric; escuinetaric cena deithu çuen Jaquin, eta ezquerrecoa Booz.