2 Paralipomenac 9 BHNT

1 Sabaco erreguinac ere ençun çuenean Salomonen omena, asmacari batzuz haren frogatzera Jerusalemera ethorri cen, ontasun handiequin eta camelu batzuequin, ceinec ekarcen baitzituzten balsamuac, urhe hainitz eta harri baliosac. Eta Salomonen gana ethorri cenean, bihotzean cituen guciac erran ciozcan.

2 Eta Salomonec eman çaroen, erreguinac aitzinera eçarri ciozcan gucien arguitasuna, eta etzen deusere içan hari ecin arguitu çaroenic.

3 Erreguinac ikusi ondoan Salomonen çuhurcia eta harec eguin çuen etchea,

4 Haren mahaineco janhariac, haren cerbitzarien egoitzac, carguac eta soinecoac, haren edaraleac eta hequien soinecoac, eta Jaunaren etchean imolatzen cituen bitimac, etzen, harrituaren handiz, guehiago bere baithan.

5 Eta erregueri erran çaroen: Eguia da ene lekuan çure dohain eta çuhurtasunaz ençun nuen solasa.

6 Erraileac ez nituen sinhesten, nerorri ethorri naicen arteo, ene beguiec ikusi duten arteo, eta frogatu dudan arteo çure çuhurciaren erdia doidoia erran içan çarotedala; çure berthuteez omena garhaitu duçu.

7 Dohatsu çure guiçonac! dohatsu çure cerbitzariac, noiznahiden çure aitzinean bici direnac eta çure çuhurcia ençuten dutenac

8 Benedica bedi çure Jainco Jauna, bere tronuaren gainean çure Jainco Jaunaren erregue eçarri nahi içan çaituena. Ceren Jaunac maite duen Israel eta nahi duen hartaz içan bethi cerbitzatua, hargatic haren gainean eçarri çaitu erregue, çucenari eta çucentasunari beren bideen emateco.

9 Eman çarozquien aldiz erregueri sei hogoi urhezco talendu, balsamuqueta handi bat eta harri guciz baliosac; eta ez da halaco balsamuric içatu, nola Sabaco erreguinac erregue Salomoni eman çarozcanac.

10 Hiramen cerbitzariec Salomonen cerbitzariequin ekarri cituzten halaber Ophirretic urhea, usain oneco çurac eta harri guciz baliosac.

11 Eta hequietaric, erran nahi da çur usaindunetaric erreguec mailac eguin cituen Jaunaren etchean eta erregue-etchean, eta cantariei ere guitarrac eta maniurrac; eta halaco çuhamuric ez da egundaino Judaco lurrean ikusi.

12 Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera.

13 Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta,

14 Sarthu gabe asco jendaquietaco bidalquinec eta tratulariec ekarcen ohi çarotena, eta Arabiaco erregue guciac eta lurretaco satrapec Salomoni ekarten çarozten urhea eta cilharra.

15 Erregue Salomonec eguin cituen beraz berrehun lança sei ehun siclo urhezcoz, ceinac ematen baitziren lança bakotcheco;

16 Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan.

17 Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen,

18 Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac,

19 Eta berce hamabi lehointto ere, sei mailen gainean bi aldeetaric çaudenac. Ez da halaco tronu bat içan nihongo erresumetan.

20 Erregueren mahaineco unci guciac ere eta Libango oihaneco etchecoac urhe garbienetic ciren. Cilharra ecic orduco egunetan ezdeusençat iduquia cen,

21 Ceren erregueren unciac Hiramen cerbitzariequin Tharsisera goaten baitziren hirur urthetaric behin, eta handic ekarcen cituzten urhea, cilharra, bolia, ximinoac eta paunac.

22 Horreletan erregue Salomon lurreco erregue guciez gorago heldua içan cen ospe eta aberastasunetan.

23 Lurreco erregue guciac lehiatzen ciren Salomonen beguithartearen ikustera, ençutea gatic Jaunac haren bihotzean eçarri çuen çuhurcia;

24 Eta urthe oroz emaitzac ekarcen çarozten, cilharrezco eta urhezco unci, soineco, harma, balsamu, çaldi, eta mandoac.

25 Salomonec bacituen oraino bere çalditeguietan berrogoi mila çamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila çaldizco, eta hequiec eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan, eta erregue cen lekuan Jerusalemen.

26 Haren nausitasuna hedatzen cen erregue gucien gainera Ufrataco ibaietic Filistindarren lurreraino eta Eguiptoco muguetaraino.

27 Eta dirua Jerusalemen harria beçain arront eçarri çuen, eta cedroac, bazterretan sorcen diren sicomorac beçala.

28 Halaber çaldiac erakarcen çarozten Eguiptotic eta leku gucietaric.

29 Salomonen gaineraco eguinçac berriz, nahiz lehenac, nahiz azquenac iscribatuac dira Nathan profetaren erranetan, Ahias Silotarraren liburuetan, eta Ado ikusleac Jeroboam Nabathen semearen contra içan çuen aguerpenean.

30 Aldiz Salomon berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen Israel guciaren gainean;

31 Lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorci çuten Dabiden hirian. Erroboam haren semea erreguinatu cen haren orde.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36