11 Eta Jaincoac Salomoni erran çaroen: Ceren hori çure bihotzari içan den gogaragarrienic; eta ez ditutzun galdatu aberastasunac, ontasunac eta ospea, ez-eta higüin çaituztenen biciac, ez-etare bicitze dute bat; bainan ciren ditutzun galdatu çuhurcia eta jaquitatea gai içatea gatic juiatzeco ene populua, ceinaren gainean erregue eçarri baitzaitut;
12 Çuhurcia eta jaquitatea emanac çaizquitzu; aberastasunac aldiz, ontasunac eta ospea ere emanen darozquitzut, haletan non ez çure aitzinean, ez çure ondotic erregueetan bakar bat ez baita çure iduricoric içanen.
13 Salomon beraz Gabaongo leku goratic ethorri cen Jerusalemera, batasuneco tabernaclearen aitzinera, eta erreguinatu cen Israelen gainean.
14 Orga-lasterrac eta çaldizcoac bildu cituen; bacituen hamalau ehun orga-laster, eta hamabi mila çaldizco; eta eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan eta Jerusalemen erreguerequin.
15 Erreguec urhea eta cilharra Jerusalemen hedatu cituen, içatearen handiz, harriac beçala eta bazterretan sorcen diren cedroac sicomorac beçala.
16 Çaldiac berriz, Eguiptotic eta Coatic erakarriac ciren erregueren tratulariez, ceinac goaten baitziren eta precio batean erosten baitzituzten,
17 Lau çalditaco uztarria sei ehun siclo cilharrezcotan, eta çaldi bakarra çazpitan hogoi eta hamar siclotan; erospenac orobat eguiten ciren Hethearren erresuma gucietan eta Siriaco erregueen baithan.