3 Eta oste guciarequin goan cen Gabaongo leku gorara, non ere baitzen Jaincoaren batasuneco tabernaclea, Moisec Jaincoaren cerbitzariac mortuan eguin içan çuena.
4 Bada, Dabidec Cariathiarimdic ekarri içan çuen Jaincoaren arka aphaindu çaroen toquira eta ceintan landatu baitzuen olha bat, hura baitzen Jerusalemen.
5 Beseleelec, Uriren semeac, Hurren ilobasoac eguin cobrezco aldarea ere han cen Jaunaren tabernaclearen aitzinean. Salomon eta baldarna gucia hartara goan ciren.
6 Salomon cobrezco aldarera igan cen Jaunaren batasuneco tabernaclearen aitzinean, eta haren gainean imolatu cituen mila bitima.
7 Hara berriz, non gau berean aguertu citzaioen Jaincoa, erraten çaroelaric: Galda çaçu cer nahi duçun eman deçaçudan.
8 Salomonec ihardetsi çaroen Jaincoari: Urricari handitan içatu duçu ene aita Dabid, eta ni haren orde erregue eçarri nauçu.
9 Orai beraz, Jainco Jauna, bethe bedi ene aita Dabidi eman içan dioçun hitza, çuc ecen erregue eguin nauçu çure populu handiaren gainean, ceina ecin kondatuzcoa baita hala nola lurreco herrautsa.