1 Bada, Erroboam goan cen Siquemera, ecic Israel gucia harat bildu cen haren eçarcera erregue.
2 Hori aditu çuenean Jeroboamec, Nabathen seme Eguipton cenac (ecic harat ihes eguina cen Salomonen aitzinetic), itzuli cen berehala.
3 Deithu çuten, eta ethorri cen Israel guciarequin, eta Erroboami minçatu ciren ciotelaric:
4 Çure aitac uztarri gogorreguiaren azpian çaphatu gaitu; çuc arinquiago mana gaitzatzu çure aitac baino, ceinac neke gaitza gainera erran baitarocu; arin çaçu aphur bat gure carga, cerbitza çaitzagunçat.
5 Hunec erran çuen: Hirur egunen buruan itzul çaitezte ene gana. Eta populua goan cenean,
6 Bilçar eguin çuen çaharrequin, haren aita Salomon oraino bici celaric haren aitzinera bilcen cirenequin, eta erran çaroten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardets dioçodan populuari?
7 Hauquiec erran çaroten: Baldin populu huni aurkitzen badioçu eta solas eztiz goçatzen baditutzu, noiznahiden çure cerbitzuco dirazteque.