11 Ene aitac gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nic phisu dorpheagoa eçarrico dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
12 Beraz Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren hirugarren egunean, manatu çaroeten beçala.
13 Eta erreguec bazterrerat utziric çaharren errana, ihardetsi çuen gogorqui:
14 Guiçon-gazteen nahiaren arabera erran çuen: Ene aitac uztarri dorphea eman darotzuete, nic dorpheagotuco dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
15 Eta etzen erori populuaren othoitzetara; ecic Jaunaren nahia cen bethe cedin Jeroboami Nabathen semeari Ahias Silotarraren arartecoz eman çuen hitza.
16 Populu guciac berriz, errer gogorqui minçatzenez, hau erran çaroen: Ez dugu çathiric Dabid baithan, ez-eta ikustecoric Isairen semea baithan Israel, itzul hadi hire olhetara, eta çuc, Dabiden etchea alha çaçu. Eta Israel goan cen bere olhetara.
17 Erroboam erreguinatu cen beraz Judaco hirietan egoten ciren Israelgo semeen gainean.