7 Hauquiec erran çaroten: Baldin populu huni aurkitzen badioçu eta solas eztiz goçatzen baditutzu, noiznahiden çure cerbitzuco dirazteque.
8 Bainan harec bazterrerat utzi çuen çaharren errana; eta harequin haciac eta haren lagun bici ciren guiçon-gazteequin abiatu cen hortaz minçatzen.
9 Eta erran çaroeten: Cer iduritzen çaitzue? edo cer ihardetsi behar diot populu horri, ceinac erran baitarot: Arin çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?
10 Hauquiec ihardetsi çuten guiçon-gazte batzuec eta harequin atseguin-pean haciac içan cirenec beçala, eta erran çuten: Hunela minçatuco çare populu erran darotzunari: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin çaçu; eta hunela ihardetsico dioçu: Ene erhiric ttipiena ene aitaren guerria baino lodiago da.
11 Ene aitac gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nic phisu dorpheagoa eçarrico dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
12 Beraz Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren hirugarren egunean, manatu çaroeten beçala.
13 Eta erreguec bazterrerat utziric çaharren errana, ihardetsi çuen gogorqui: