1 Erroboamen erresuma hazcartua eta gogortua içan cenean, erreguec Jaunaren leguea utzi çuen eta Israel guciac harequin.
2 Bainan Erroboam erregue cen borzgarren urthean, Sesac, Eguiptoco erregue, Jerusalemera (Jaunaren contra bekatu eguin çutelacotz), igan cen.
3 Hamabi ehun orga-lasterrequin eta hirur hogoi mila çaldizcorequin; eta Eguiptotic harequin ethorri cen populu xehea, erran nahi Libiarrac, Trogloditac eta Ethiopiarrac, ecin kondatuac ciren.
4 Sesaquec Judan hartu cituen hiriric hazcarrenac eta Jerusalemeraino ethorri cen.
5 Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera aguertu cen eta Judaco aitzindariei, ceinac Sesaquen ihes Jerusalemera bilduac baitziren, eta erran çaroeten: Hau dio Jaunac: Çuec utzi nauçue, eta nic ere utzi çaituztet Sesaquen escuetara.