13 Erroboam erreguea hazcartu cen beraz Jerusalemen eta erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren jarceco, Israelgo leinu orotaric hautatu çuen hirian. Haren ama deitzen cen Naama Amontarra.
14 Aldiz gaizquia eguin çuen, eta bere bihotza etzuen aphaindu Jaunaren bilhatzeco.
15 Bada Erroboamen eguinçac, lehenac eta azquenac, iscribatuac eta artharequin xehatuac dira Semeias profetaren eta Ado ikustearen liburuetan. Erroboamec eta Jeroboamec bethi guerla içan çuten elkarren artean.
16 Eta Erroboam bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Dabiden hirian. Eta Abia haren semea erreguinatu cen haren orde.