6 Israelgo aitzindariec eta erreguec, lurrera eroriric, erran çuten: Çucena da Jauna.
7 Jaunac ikusi çuenean jautsia cela hequien buruiopea, bere hitza Semeiasi adiaraci çaroen, cioelaric: Ceren aphalduac diren, ez ditut galduco; lagunça aphur bat emanen daroet, eta ene hasarrea ez da Jerusalemen gainera jautsico Sesaquen bidez.
8 Bainan halaric-ere Sesac cerbitzatuco dute, jaquin deçaten cein den urrun ene cerbitzutic lurreco erregueen cerbitzura.
9 Horren gatic Sesaquec Eguiptoco erreec Jerusalemetic guibelerat eguin çuen, Jaunaren etcheco kutchac eta erregue-etchecoac husturic; berequin eraman cituen oro eta Salomonec eguin cituen urhezco erredolac ere.
10 Erreguec hequien orde, cobrezcoac eguin cituen eta eman çaroezten jaureguico sarcea çaincen çuten erredolarien aitzindariei.
11 Eta erregue Jaunaren etchera sarcen cenean, erredolariac ethorcen ciren eta harcen cituzten, eta guero berriz eramaten cituzten harmateguira.
12 Eta nola aphaldu baitziren, Jaunaren hasarrea hequien ganic aldaratu cen eta etziren alde bat xahutuac içan, ceren-eta eguinça onac ere aurkitu baitziren Judan.