1 Bada, Abia lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden hirian ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Asa haren semea, ceinaren egunetan lurra baquean egotu baitzen hamar urthez.
2 Asac aldiz eguin çuen ongui eta bere Jaincoaren beguietan gogaragarri cena; herraustu cituen leku gorac eta jainco arrotzen aldareac,
3 Phorroscatu jainco-moldeac eta lucuac ebaqui;
4 Eta Judari manatu çaroen bere arbasoen Jainco Jauna bilha ceçan, eta beguira cetzan leguea eta manamendu guciac;
5 Judaco hiri gucietaric kendu cituen jaincoaiçunen aldareac eta temploac, eta baquean erreguinatu cen.
6 Hiri hazcarrac ere Judan alchatu cituen, descansuan celacotz; eta haren egunetan, Jaunac baquea emanez, etzen batere guerlaric biztu.
7 Horreletan, Judari erran çaroen: Detzagun alcha hiri horiec, ingura detzagun harrasiz, hazcar detzagun dorrez, athez eta cerrapoz, oro guerletaric baquean daudeno, bilhatu dugulacotz gure arbasoen Jainco Jauna, eta inguruan baquea eman daroculacotz. Jo çuten beraz lanari, eta etzen trabaric batere içatu.