12 Hargatic Jaunac Ethiopiarrac harritu cituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrac ihesari eman ciren.
13 Asa eta harequin cen populua ondotic jarraiqui citzaizcoten Jeraraino; eta Ethiopiarrac hilac erori ciren, ceren Jaunac sarrasquituz xahutuac içan baitziren, haren armada guduca hari celaric. Judaco semeec hartu çuten beraz buluzquin asco.
14 Jo cituzten Jerararen inguruetaco hiri guciac, ecen ikara handiac hartu cituen oro; larrutu cituzten hiriac eta harrapaquin handia ekarri çuten.
15 Ardien hespilac ere xahuturic, nihonereco acienda eta cameluqueta bat hartu çuten, eta Jerusalemera bihurtu ciren.