3 Phorroscatu jainco-moldeac eta lucuac ebaqui;
4 Eta Judari manatu çaroen bere arbasoen Jainco Jauna bilha ceçan, eta beguira cetzan leguea eta manamendu guciac;
5 Judaco hiri gucietaric kendu cituen jaincoaiçunen aldareac eta temploac, eta baquean erreguinatu cen.
6 Hiri hazcarrac ere Judan alchatu cituen, descansuan celacotz; eta haren egunetan, Jaunac baquea emanez, etzen batere guerlaric biztu.
7 Horreletan, Judari erran çaroen: Detzagun alcha hiri horiec, ingura detzagun harrasiz, hazcar detzagun dorrez, athez eta cerrapoz, oro guerletaric baquean daudeno, bilhatu dugulacotz gure arbasoen Jainco Jauna, eta inguruan baquea eman daroculacotz. Jo çuten beraz lanari, eta etzen trabaric batere içatu.
8 Bada, Asac bere armadan içan cituen hirur ehun mila guiçon erredola eta lançadunac Judatic; Benjamindic berriz, berrehun eta laur hogoi mila erredolari eta arrambelari, horiec oro guiçon hazcarrenetaric.
9 Bada, Çara Ethiopiarra hequien contra atheratu cen bere armadarequin, hamar ehun mila guiçon eta hirur ehun orga-lasterrequin, eta Maresaraino ethorri cen.