9 Bada, Çara Ethiopiarra hequien contra atheratu cen bere armadarequin, hamar ehun mila guiçon eta hirur ehun orga-lasterrequin, eta Maresaraino ethorri cen.
10 Asa berriz, goan citzaioen bidera, eta guerlacotzat lerroac xuxendu cituen Sephataco haranean, ceina Maresaco ondoan baita.
11 Dei eguin çaroen Jainco Jaunari eta erran çuen: Jauna, çuri bardin çaitzu, ala lagunt gutiac, ala hainitzac: lagunt gaitzatzu beraz, gure Jainco Jauna; ecic gure sinhestea çutan eta çure icenean içanez ethorri gure oste hunen contra. Jauna, çu çare gure Jaincoa; guiçona çure contra garai içan ez bedi.
12 Hargatic Jaunac Ethiopiarrac harritu cituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrac ihesari eman ciren.
13 Asa eta harequin cen populua ondotic jarraiqui citzaizcoten Jeraraino; eta Ethiopiarrac hilac erori ciren, ceren Jaunac sarrasquituz xahutuac içan baitziren, haren armada guduca hari celaric. Judaco semeec hartu çuten beraz buluzquin asco.
14 Jo cituzten Jerararen inguruetaco hiri guciac, ecen ikara handiac hartu cituen oro; larrutu cituzten hiriac eta harrapaquin handia ekarri çuten.
15 Ardien hespilac ere xahuturic, nihonereco acienda eta cameluqueta bat hartu çuten, eta Jerusalemera bihurtu ciren.