1 Bada Açarias Odeden semea, Jaunaren izpiritua haren baithan jauciric,
2 Atheratu cen Asaren bidera eta erran çaroen: Asa, Juda eta çu, Benjamin, adi neçaçue: Jauna çuequin içatu da, çuec harequin içatu çaretelacotz. Baldin hura bilhatzen baduçue, aurkituren duçue, ordean uzten baduçue, utzico çaituzte.
3 Egun asco iraganen dira Israelen eguiazco Jaincoa gabe, aphez irakasleric eta legueric gabe.
4 Eta noiz-ere beren hesturan itzulico baitira Israelgo Jainco Jauna gana eta hura bilhatuco baitute, aurkituren dute.
5 Orduan ez da baqueric içanen ez ilkitzen denarençat, ez sarcen denarençat; bainan alde orotaric laztura sarthuco da lurretaco egoiliarren baithan;