11 Jaunari egun hartan imolatu çarozten, ekarri içan cituzten buluzquin eta harrapaquinetic çazpi ehun idi eta çazpi mila ahari.
12 Eta erregue, azturaren arabera sarthu cen batasunaren gogorcera, bihotz oroz eta arima guciaz bilha ceçatençat beren arbasoen Jainco Jauna.
13 Eta erran çuen: Baldin norbaitec bilhatzen ez badu Israelgo Jainco Jauna, hil bedi, ttipienetic handieneraino, guiçonetic emaztequiraino.
14 Eta goraqui Jaunari cin eguin çaroten bozcarioz, turuta-durrundaz eta adar-soinuz,
15 Judan ciren guciec burho arthiquiz; ecic beren bihotz oroz cin eguin çuten, eta beren nahi guciz bilhatu çuten Jauna, eta aurkitu çuten; eta Jaunac baquea eman çaroeten inguruan.
16 Asa erregueac halaber bere ama Maaca kendu çuen erreguetasuneco manamendutic, lucu batean eguin çuelacotz Priaporen iduria, ceina phorroscatu baitzuen Asac, eta phusquetan eçarriric Cedrongo errecan erre.
17 Bada, leku gorac utziac içan ciren Israelen oraino; halaric-ere Asaren bihotza garbi içan cen haren bici gucian.