16 Asa erregueac halaber bere ama Maaca kendu çuen erreguetasuneco manamendutic, lucu batean eguin çuelacotz Priaporen iduria, ceina phorroscatu baitzuen Asac, eta phusquetan eçarriric Cedrongo errecan erre.
17 Bada, leku gorac utziac içan ciren Israelen oraino; halaric-ere Asaren bihotza garbi içan cen haren bici gucian.
18 Eta haren aitac eta berac botuz eman cituztenac, cilhar, urhe eta asco unci eta tresneria, ekarri cituen Jaunaren etchera.
19 Guerlaric berriz, etzen içatu Asaren erreguetasuneco hogoi eta hamaborzgarren urthea arteo.