3 Egun asco iraganen dira Israelen eguiazco Jaincoa gabe, aphez irakasleric eta legueric gabe.
4 Eta noiz-ere beren hesturan itzulico baitira Israelgo Jainco Jauna gana eta hura bilhatuco baitute, aurkituren dute.
5 Orduan ez da baqueric içanen ez ilkitzen denarençat, ez sarcen denarençat; bainan alde orotaric laztura sarthuco da lurretaco egoiliarren baithan;
6 Ecic populua populuaren contra, hiria hiriaren contra guerlan harico dira, ceren Jaunac nahasico baititu nihonereco hesturan.
7 Çuec beraz hazcar çaitezte, çuen escuac ez beitez eror; ecen çuen nekearençat içanen da sari.
8 Asac aditu çuenean hori, erran nahi da Odeden seme Açarias profetaren hitzac eta profecia, indar hartu çuen, eta jainco-moldeac kendu cituen Judaco lur orotic eta Benjamingotic, eta Efraimgo mendico hiri hartu cituen gucietaric, eta berriz erabili çuen Jaunaren lorioaren aitzinean cen Jaunaren aldarea.
9 Bilaraci cituen Juda eta Benjamin gucia eta hequiequin Efraimgo, Manaseco eta Simeongo arrotzac; ecic Israeldic ascoc, ikusiric harequin cela haren Jainco Jauna, haren gana ihes eguin çuten.