3 Bada çure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta çure aita escuz-escu bici içan dira; hargatic cilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna hautsiric, guibelaraz deçaçun hura ene ganic.
4 Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro.
5 Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea, eta lanetic guibelatu cen.
6 Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha.
7 Orduan ethorri cen Hanani profeta Judaco erregueren gana eta erran çaroen: Ceren sinheste içan duçun Siriaco erregue baithan, eta ez çure Jainco Jaunaren baithan, horren gatic çure escutic itzuri da Siriaco erregueren armada.
8 Ethiopiarrac eta Libiarrac ez othe ciren hainitz guehiago beren orga-laster, çaldizco eta nihonereco osteaz, ceinac, Jaunaren baithan cinduelacotz sinhetsi, escuetaratu baitzarozquitzun?
9 Ecic Jaunaren beguiac lurrari guciari daudeci beguira; eta hainei ematen daroete indar, ceinec bihotz garbiz sinhesten baitute haren baithan. Çoroqui ibili çare beraz, eta horren gatic guerlac çure contra oraidanic biztuco dira.