1 Bada, haren orde erreguinatu cen Josafat haren semea, eta Israeli garaia eraman çaroen.
2 Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan.
3 Eta Jauna Josafatequin içan cen, bere aita Dabiden lehembicico bideetan ibili celacotz, eta etzuelacotz Baalen baithan eçarri bere phesquiça,
4 Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan,
5 Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.
6 Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.