2 Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan.
3 Eta Jauna Josafatequin içan cen, bere aita Dabiden lehembicico bideetan ibili celacotz, eta etzuelacotz Baalen baithan eçarri bere phesquiça,
4 Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan,
5 Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.
6 Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.
7 Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;
8 Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.