4 Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan,
5 Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.
6 Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.
7 Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;
8 Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.
9 Eta Jaunaren legueco liburua escuan, populuari irakasten haritzen ciren Judan; Judaco hiriac inguratzen cituzten, eta arguitzen çuten populua.
10 Hargatic Jaunaren beldurra, Judaco inguruan ciren lurretaco erresuma gucietan jarri cen, eta etziren Josafati guerla eguitera ausartatzen.