5 Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.
6 Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.
7 Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;
8 Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.
9 Eta Jaunaren legueco liburua escuan, populuari irakasten haritzen ciren Judan; Judaco hiriac inguratzen cituzten, eta arguitzen çuten populua.
10 Hargatic Jaunaren beldurra, Judaco inguruan ciren lurretaco erresuma gucietan jarri cen, eta etziren Josafati guerla eguitera ausartatzen.
11 Bainan Filistindarrec berec Josafati ekarcen çarozten emaitzac eta diruzco cerga; Arabiarrec halaber ekarcen çarozten aciendac, çazpi mila eta çazpi ehun ahari eta berce haimberce aker.