11 Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
12 Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.
13 Miqueasec ihardetsi çaroen: Ala Jauna! cer-nahi erran diçadan ene Jaincoac, hura erranen dudala.
14 Ethorri cen beraz erregueren gana. Erreguec erran çaroen: Miqueas, Erramoth Galaadecora guerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunec ihardetsi çaroen: Igan çaitezte, ecic oro ongui helduren çaizquitzuete, eta etsaiac çuen escuetara arthiquiac içanen dira.
15 Eta erreguec erran çaroen: Berriz eta berriz Jaunaren icenean errequeitzen çaitut, ez diçadaçun niri erran eguia bera baicic.
16 Eta Miqueasec erran çuen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, hala nola arçainic ez duten ardiac; eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute, cein bere etchera baquean bihur bedi.
17 Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ez othe narotzun erran etzarodala horrec deus onic profetisatuco, bainan gaixtoac direnac?