14 Ethorri cen beraz erregueren gana. Erreguec erran çaroen: Miqueas, Erramoth Galaadecora guerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunec ihardetsi çaroen: Igan çaitezte, ecic oro ongui helduren çaizquitzuete, eta etsaiac çuen escuetara arthiquiac içanen dira.
15 Eta erreguec erran çaroen: Berriz eta berriz Jaunaren icenean errequeitzen çaitut, ez diçadaçun niri erran eguia bera baicic.
16 Eta Miqueasec erran çuen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, hala nola arçainic ez duten ardiac; eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute, cein bere etchera baquean bihur bedi.
17 Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ez othe narotzun erran etzarodala horrec deus onic profetisatuco, bainan gaixtoac direnac?
18 Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic.
19 Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab Israelgo erregue, Erramoth Galaadecora igan dadien eta han eror? Eta bat hula minço baitzen eta bercea hala,
20 Izpiritua aitzinatu cen; baratu cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nic bilduco dut. Jaunac erran çaroen: Nola bilduco duçu?