18 Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic.
19 Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab Israelgo erregue, Erramoth Galaadecora igan dadien eta han eror? Eta bat hula minço baitzen eta bercea hala,
20 Izpiritua aitzinatu cen; baratu cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nic bilduco dut. Jaunac erran çaroen: Nola bilduco duçu?
21 Izpirituac ihardetsi çuen: Ilkico naiz eta gueçurrezco izpiritu bat içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu eta gaihenduco çare; ilki çaite eta eguiçu hola.
22 Orai beraz, huna non Jaunac gueçurrezco izpiritua eman duen çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac çorigaitzac aguindu ditu çuretzat.
23 Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco?
24 Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare.