2 Handic cembait urtheren buruan, haren gana jautsi cen Samariara. Acabec haren ethorceari hil cituen hainitz idi eta ahari harençat eta harequin ethorri cen populuarençat; eta bildu çuen Erramoth Galaadecora igaitera.
3 Eta Israelgo erregue Acabec erran çaroen Josafati Judaco erregueri: Çato enequin Erramoth Galaadecora. Hunec ihardetsi çaroen: Çu eta ni, çure populua eta ene populua, orobat gare; çurequin içanen gare guerlan.
4 Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Orai berean consulta çaçu othoi Jaunaren nahicaria.
5 Israelgo erreguec bilaraci cituen beraz laur ehun profeta eta erran çaroeten: Erramoth Galaadecora guerla eguitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hequiec ihardetsi çuten: Çoaz, eta Jaincoac erregueren escuetara emanen du.
6 Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren ganic ere argui gaitecen?
7 Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.
8 Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.