24 Miqueasec ihardetsi çuen: Cerorrec ikusico duçu egun hartan ceinetan guelaz-guela gorde nahiz ibilico baitzare.
25 Bada Israelgo erreguec manu eman çuen, cioelaric: Miqueas har çaçue, eta eramaçue hirico buruçagui Amonen gana eta Amelequen seme Joasen gana.
26 Eta erranen dioçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau igorraçue preso; ogui izpi bat eta ur xorta bat emanen diozquitzue, baquean bihur nadien artean.
27 Miqueasec erran çuen: Baquean bihurcen baçare, ez da Jauna ene baithan minçatu. Eta erran çuen berriz: Populuac, adi çaçue guciec.
28 Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue Erramoth Galaadecora igan ciren beraz.
29 Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.
30 Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.