29 Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.
30 Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.
31 Hargatic armadaco aitzindariec, Josafat ikusi çutenean, erran çuten: Israelgo erregue da hori. Eta guducatuz inguratu çuten. Bainan Josafatec oihu eguin çaroen Jaunari, ceinac lagundu baitzuen, eta hequiec urrundu cituen haren ganic;
32 Ecic çaldizcoen aitzindariec utzi çuten ikusi çutenean etzela Israelgo erregue.
33 Guerthatu cen bada, populutic norbaitec gueci bat itsura arthiqui çuela eta Israelgo erregue jo çuela sorbalden eta lepho-çakiaren artean. Eta Acabec bere orga-çainari erran çaroen: Itzulac escua eta gudutic athera neçac, ceren sakitua bainaiz.
34 Eta perla egun hartan akabatu cen. Bada Israelgo erregue bere orga-lasterrean çagoen Siriarrei buruz ilhuncea arteo, eta iguzquia sarceco mugan hil içan cen.