6 Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren ganic ere argui gaitecen?
7 Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.
8 Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Berehala deith çaçu Miqueas Jemlaren semea.
9 Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean.
10 Sedeciasec berriz, Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adarrac, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, leher deçaçun arteo.
11 Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
12 Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.