1 Bada, Salomonec burutan hartu çuen temploa Jaunaren icenari, eta beretzat jauregui baten eguitea.
2 kondatu cituen hirur hogoi eta hamar mila guiçon haxeac soinca ekarceco, laur hogoi mila mendietan harrien xuxenceco, eta hirur mila eta sei ehun hequien manatzeco.
3 Halaber bidalquinac igorri çarozcan Hirami Tirreco erregueri, cioelaric: Nola eguin içan baituçu ene aita Dabidequin, eta igorri baitiozcatzu cedro çurac beretzat alcha ceçan jauregui bat, ceintan baitut nic ere ene egoitza,
4 Hala eguiçu enequin, templo bat alcha dioçodan ene Jainco Jaunaren icenari, hura consecra deçadan, Jaunaren aitzinean erretzeco isensua, ke eraguiteco balsamuei, oguiac bethi escainceco, eta Israeli manatuac diren holocausten eguiteco goiz-arrats, larumbatetan ere, hilabetheetaco lehen egunean eta gure Jainco Jaunaren besta-buruetan menderen mendez.