11 Hiramec berriz, Tirreco erreguec Salomoni igorri ciozcan gutunetan erran çuen: Ceren Jaunac maithatu duen bere populua, hargatic erreguinaraci çaitu haren gainean.
12 Eta cioen berçalde: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, cerua eta lurra eguin dituena, erregue Dabidi seme bat çuhurra, arguitua, adimendutsua eta umoa eman dioena, eguitecotzat templo bat Jaunari eta jauregui bat beretzat.
13 Bidali darotzut beraz Hiram, ene aita; guiçon umoa eta guciz jaquina,
14 Danen leinuco emaztequi baten semea, eta ceinaren aita Tiriarra baitzen; ceinac baitaqui urhez, cilharrez, cobrez, burdinaz, marmolaz, çuhez, purpuraz, moredinez, liho hautaz eta escarlataz laneguiten, eta ceinac baitaqui nola-nahico lanquetaduren eguiten, eta laneco behar diren gucien ancetsuqui asmatzen, çure languileequin haritzeco eta ene jaun Dabid çure aitaren languileequin.
15 Beraz, ene jauna, çure cerbitzariei igor diotzotzute aguindu daroeztetzun ogui, garagar, arno eta olioa.
16 Guc aldiz, Libango çuretaric ebaquico ditugu behar duqueçun gucia, itsasoz uncitan Jopera ekarrico ditugu; çuri içanen çaitzu guero hequiec Jerusalemera eramatea.
17 Salomonec kondatu cituen beraz Israelgo lurrean ciren proselita guciac, haren aita Dabidec athera çuenaz gueroztic hequien kondua, eta aurkitu ciren çazpitan hogoi eta hamahirur mila eta sei ehun.