6 Nor daiteque beraz gai hari dihoaquion templo baten alchatzeco? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruac ecin iduc ahal badeçaquete hura, cer naiz ni hari templo baten eguiteco? bainan huntaco bakarric içanen da, isensuaren erretzeco Jaunaren aitzinean.
7 Igor diçadaçu beraz guiçon jaquin bat, urhe, cilhar, cobre, burdina, purpura, escarlata eta moredinezco lanetan eçagutzen dena, eta lanquetaduren cicelatzen daquiqueena, Judean eta Jerusalemen enequin diren languile hauquiequin, ceinac bilaraci baititu ene aita Dabidec.
8 Halaber igor daroztatzu Libango cedro, orre eta pino çurac, badaquit alabainan çure cerbitzariac Libango çuren ebaquitzen jaquinac direla, eta ene cerbitzariac çure cerbitzariequin içanen dira,
9 Çur hainitz xuxencecotzat niri. Ecic nic eguin gogo dudan temploa guciz da handia eta ederra.
10 Ordainez nic çurac ebaquico dituzten languile, çure cerbitzariei emanen diotzotet jateco hogoi mila coro ogui eta berce haimberce coro garagar, hogoi mila metreta arno eta hogoi mila sato olio.
11 Hiramec berriz, Tirreco erreguec Salomoni igorri ciozcan gutunetan erran çuen: Ceren Jaunac maithatu duen bere populua, hargatic erreguinaraci çaitu haren gainean.
12 Eta cioen berçalde: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, cerua eta lurra eguin dituena, erregue Dabidi seme bat çuhurra, arguitua, adimendutsua eta umoa eman dioena, eguitecotzat templo bat Jaunari eta jauregui bat beretzat.