14 Han cen, berriz, Jahaciel Çacariasen semea, Asaphen semeetaricaco lebitarra, Çacarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi cen Jahacielen gainera;
15 Eta erran çuen: Juda, eta Jerusalemen çaudeztenac, eta çuc, erregue Josafat, oroc adi çaçue: Hau darotzuete Jaunac erraten: Ez içan beldurric, oste hortaz ez beçaiztete ikara, gudu hau ecen ez da çuena, bainan-bai Jaincoarena.
16 Bihar jautsico çarete horien contra, ecic iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkituco ditutzue Jeruelgo mortuco parrean den erreca buruan.
17 Etzarete çuec içanen guducatuco çaretenac; bainan bakarric çaudezte gogor, eta Jaunaren lagunça çuen gainean ikusico duçue, oi Juda eta Jerusalem. Ez içan beldur, ez ikara; bihar ilkico çarete horien contra, eta Jauna çuequin içanen da.
18 Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten.
19 Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna.
20 Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira.