18 Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guciac ahuspez erori ciren Jaunaren aitzinean eta adoratu çuten.
19 Caathen eta Coreren semeetaricaco lebitarrec goraqui ceruetaraino laudatzen çuten Israelgo Jainco Jauna.
20 Eta biharamunean jaiqui cirenean, ilki ciren Thecueco mortua barna; eta abiatu ciren ondoan, Josafatec, hequien erdian xutic, erran çaroeten: Adi neçaçue, Judaco guiçonac, eta çuec oroc, Jerusalemdarrac, sinheste içan çaçue çuen Jainco Jauna baithan, eta deuseren beldurric ez duqueçue; sinheste içan çaçue haren profetetan, eta oro ongui helduco dira.
21 Populuari conseilu eman çaroen, eta Jaunaren cantatzaileac eçarri cituen, hura lauda ceçaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibilceco, eta boz batez erran ceçaten: Aithor bihur dioçoçue Jaunari, ceren bethicoa den haren urricalpena.
22 Eta laudorioen cantatzen abiatu cirenean, Jaunac itzuli cituen hequien amarruac hequien beren contra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendico umeenac, ceinac ilki baitziren Judari gudu ematera, eta joac içan baitziren.
23 Ecic Amonen eta Moaben semeac jaiqui ciren Seirgo menditarren contra, hequiec hil eta xahutu nahiz; eta lan hori eguin çutenean, elkarren contra ere bihurturic, batac bercea sakica hil çuen.
24 Bada, Juda ethorri cenean mortuari beguira dagoen bizcarrera, urrundic ikusi çuen aurkinça gucia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal içan cenic.