11 Berçalde leku gorac ere eguin cituen Judaco hirietan, eta Jerusalemdarrac kutsaraci eta Juda bekatura erorraraci cituen.
12 Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan,
13 Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac;
14 Huna non Jaunac joco hauen çauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta içate guciarequin.
15 Hi berriz, eri egonen haiz sabeleco gaitz guciz gaixto batetaric, hire barnecoac emequi emequi egun oroz athera ditecen arteo.
16 Jaunac beraz Joramen contra jaicaraci cituen Ethiopiarren mugakide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena.
17 Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen.