4 Joram beraz bere aitaren tronura igan cen; eta bere burua gogortua ikusi çuenean, ezpataz hil cituen bere anaia guciac eta Israelgo lehembicicoetaric cembait.
5 Joramec hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
6 Israelgo erregueen bideaz ibili cen, Acaben etcheac eguin çuen beçala; ecic Acaben, alaba cen haren emaztea, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.
7 Jaunac halere etzuen galdu nahi içan Dabiden etchea, harequin eguin içan çuen batasunaren ariaz, eta aguindu çuelacotz argui bat emanen çaroetela bethi gucian hari eta haren semeei.
8 Orduco egunetan bihurtu cen Edom, Judaren azpico ez içatea gatic; eta erregue bat eçarri çuen bere gaineco.
9 Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen.
10 Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna.