1 Bada, Jerusalemdarrec Ococias haren seme ttipiena erregue eçarri çuten haren orde; ecen campetan sarthu ciren arabiar ohoinec hil cituzten haren anaia çaharren guciac, hura baino lehenago sorthu cirenac; eta Ococias, Judaco erregue Joramen semea, erreguinatu cen.
2 Berrogoi eta bi urthe cituen Ocociasec erreguinatzen hasi cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen cen.
3 Bainan hura ere Acaben etchearen bideetaric sarthu cen; ecic bere amac ekarri çuen tzarqui eguitera.
4 Gaizquia eguin çuen beraz Jaunaren aitzinean Acaben etcheac beçala; ecen, bere galpeneco, hequiec içan cituen conseilari, bere aita hil ondoan.
5 Hequien erranetic ibili cen. Eta Israelgo erreguerequin, Acaben seme Joramequin, Erramoth Galaadecota goan cen, Siriaco erregue Haçaeli guerla eguitera; eta Siriarrec sakitu çuten Joram.